Argirik ez, ikusi gabe, denboraren joatea sentitu gabe Gaitzespena, hezea eta hotz guztiaren artean Hemen izango zara, zure infernu pertsonalean doinu herabea entzuten da, zorigabeen negarrak Lur goibel honetan malkoak milaka kontatzen dira Zarena zarelako amildegian zigor bezala bitza osoa Ezin aurrera, beti bezala, zulotik atera eta berriz lurrera Nire kateak, hoztu gabe amildegiaren arauak idazten dute Eskuak altxatuz hegoak astindu nahi ditut hemendik ihesil (Ez zaitez joan, zatoz ona) Baina irteera zeru ertzean iskutatzen ari da, ilargia zeruan agertu da (Orain ni zeruan agertu naiz) Bazenekien nola ez izan nahi zinen, eta begira zaitez orain Esaidazu zergatik zauden hemen, zure errua da, zeure errua da Zu zeu bakarrik baztertu zinen, besteen laguntza onartu gabe Otoitz egiteko berandu da jada, betiko tortura orain hasten da Nire zimenduak aieneen lokazti honetan hondoratzen dira Azazkalak lurrean iltzatzen ditut irentsia ez izan Baina nire indarrak ahultzen ari dira (Jarraitu sufritzen, nik dasta dezadan) Arima, hezurrak amildegiaren parte dira orain (Arima, hezurrak amildegiaren parte dira orain)