Istori berdina Lyrics


Goizetik esnatzerakoan

ez dakizu zer entzun dudan

irratian azken berria

pentsatzen jarri nauena

Nor dago garbi

epaitzeko biolentzia

epaile guztiak eskuak

dituzte zikinduak

gobernu guztia dago

zerbaiten enmarronata

denak diruaz puztutzen

dabiltza etengabean

Injustizi honen beste adibide bat

neurri handian ikusten dena da

laneko ugazabak esplotatu

trapu zahar bezala erabiliz

bere zilbot handia elikatzeko

zure izerdiaz ordainduta

pastela berak jatean

zuk ogi maminez iraun behar

Zergatik beti historian

berdina gertatu behar

aberatsak aberatsagoak

txiroak txiroagoak

Dena azpikeriz

denok zapalduak

gure indarrez

altza beharra