Irabaziko dugu Lyrics

Album: Parasma

Egunero eguerdi aldean esnatuz, gosaldu gabe kalera noa,

Aurpegitik loaren arrastoak uxatu orduok tabernara heltzen naiz.

Kafesnea ater orduko piztu dut kanutoa,

Oraingoan ere albokoa utzi behar izan dit txina.

Sasi-bizi honen aurrean egunkariak lasaitzen dit barrena

“Irabaziko dugu… kaleak palestinarrez beteak!!!”

Egunkariak lasaitzen dit barrena,

Odola isurtzen darraiela eta ezer ez dagoela galdua

Ke-putzadak eta irribarrea tarteka.

Irabaziko dugu esan dut eta denek uste dute futbolaz hitz egiten ari naizela.

Sasi-bizi honen aurrean egunkariak lasaitzen dit barrena

“Irabaziko dugu… kaleak palestinarrez beteak!!!”

Sasi-bizi honen aurrean egunkariak lasaitzen dit barrena

“Irabaziko dugu”