Hiri handiak hauts bihurtuko dira, herri zaharrak menduko hartuko dute.
Gurasoen hilobien gainean anaiak beraien artean borrokatuko dira.
Hiri handiak hauts bihurtuko dira, herri zaharrak mendeku hartuko dute.
Faltsuak nagusituko dira eskuak odolez zikinduak.
Sasi-profetak erneko dira bazter guztietan,
Gezurrez zikinduak dituzte beraien mingainak.
Jauntxoek arima saldu zuten gorrotoak irauteko,
Jendeak nahiago itsu biziz agonian hil baino.
Katedralek su hartuko dute eta gobernu egoitzek,
Hiri handiak denbora luzean hauts bihurtuko dira
Sufrimenduzko ordainetan itoko dira,
Hilak uzten zituzten herri zaharrek mendekua hartuko dute
Mendekua hartuko dute…
Hiri handiak hauts bihurtuko dira, herri zaharrak menduko hartuko dute.