Zer gertatu zait? Nola nago hemen? Belauniko, odolez blai, labana eskuan, Gorpu aurrean, buru gabe, nor ote da? Ez dakit, ez!!! (x3) Ez dakit… Ez dut ulertzen zer egin dudan, Nola izan leike kontrola galtzea, Ez dakit… Gorpua etzanda, emakumearena ohean biluzik, gizonezko hilda. Guztik nazkatuta komunera noa, pota bota dut bertoko zuloan. Begiak irekiz zer aurkitu dudan nire emaztearen buru barruan, Bapatean esku bat nabaritu dut, nire emazteak esnatu nauenean, Konturatu naiz zer gertu zaidan, den izan dela amets gaiztoa.