Pairamena Lyrics


Egunaren argitan itsutasunean, gauaren beltzean loaren beldur.

Hau da nire kondenaren sufrikarioa

Iluntasuna nagusitu zen garaitik

murgilduz noa gaueroko ametsetan.

Bizitzako guduak, beldurra, heriotza…

Ordutik ametsen morroi,

iraganeko mamuak dira gaueroko narratzaile.

Gauaren loan erortzearen beldurrak urratu zizkidan betazalak,

Orain zuri dakusat mundua odolezko ninien leihoetatik

Mairulegorretatik Sarara, Baltzolatik Lezetxikira,

Lurruspeko bideetatik aditzen ditut Ingumaren aiene hotsak.

Badoaz beheraka, badator azpi mundua.

Banoa nire ametsekin borrokatzera, begiak itxi eta azpi mundua ireki.

Gaurkoan garaituko dut Inguma,

Gaurkoan lapurtuko diot arima

Bera ala ni,

Ni izango naiz amesgaiztoen zaindari.

Ni lurruspeko ahotsen gidari.