Etsipenaren ispilu Lyrics

Album: Numen

Behelainoaren estalki hotzak

herri traidoreen begirada

lausotu du

beren etsipenaren ispillu.

Beldurraren usainak

negar eta aienak

bildu ditu haizearen oihartzunean.

Erruki arren!

Oh izaki jainkozkoak!

Erruki arren!

Numen ahaltsuak!

Gizaki gauzeztan inozoak

traizioaren artzapezpiku madarikatuak!

Erruki zaitezte kristautxuok

bukatu da herri traidoreen epea

Ihesa, erregua, borroka...

ezer ez duzue zilegi koldarrok,

erabakita dago zuen patua.

Mariren aihotzak

artaldea larrutuko du

otso aosetien amorruz,

eta Herioren hatsak irentsiko ditu

zuen arimak.