Belearen hegaldiak... iluntasuna dakar Lyrics

Album: Numen

Ulu ikaragarri batek

hodeiertzean aurkitu du oihartzuna.

Hainbeste odol irentsitako lurrak

asetu du azkenik odol egarria.

Hondamendiaren oldarraldiak

baretu du bere haserrea,

gorrotoaren indarrak bihurtu du bere besoa.

Esna Ama Lurra! Graipena duzu atejoka!

Zuhaitzen balantzak, enborren karraskada hotsak,

elementuen noraezeko dantzan

murgildu dute Naturaren adimena.

Esna Ama Lurra! Graipena duzu atejoka!

Goizargiari iheska abiatzen den Haizea.

Sugarren arragoko Suaren itzalezina,

Harkaitza suntsitzen duen Uraren indarra.

Graipenaren ostean

belearen hegaldiak... iluntasuna dakar.

Zoazte lasai Naturaren izakiak,

zoazte lasai Numen ahaltsuak, zuen gotoriekura.

Itzalpeko egonaldian duzue eternitatea,

Ilargi eta Eguzki dituzue begi...

zaindu Mairen erreinua!