Arranoaren ahotsa Lyrics


Argiz beteriko eguna

bapatean ilundu da,

arranoaren ahotsak

gudaren hasiera aitortu du.

Mendian behera doaz borrokalari ausartak

betiko itzaltzera etsaien bihotza.

Aizkorak tente!

Arnasa eusteke!

etsai maltzurrari diote

gudariek egin aurre!

Ezpata odolduen irudia,

begirada sakonaren samina,

bapatean dut sentitu

altzairu hotzaren zirrara.

Mila irudi dira iragan bihurtzen,

heriotza dut izan anai

iluntasuna zaindari,

euri, su, lur, haize

non nahi izango nauzue!