Zerua? Lyrics

Album: Islada

Eman eta jasoko duzue

dio predikatzaileak ozenki

baina ez egin nik egiten dudana

nik esaten dudana baizik

Elizak hipokrisia galanta du

boterearen eskumako besoa

betidanik egiten du dena hartu

hitz politez beteaz ahoak

beteko ez lituzketen aginduak

inposatzen dituzte gizartean

sekta guztien helburu nagusia

boterea ta dirua biltzea

Ez egin hau eta ez beste hori

izan zintzo egin kasu botereari

Eman elizari zuen diru apurrak

ta helduko zarete zerura

Eman dezatela eurek euren urrea

utz dezatela gezurrak esateari

hobe da eurek inposaturiko zerua baino

guk aukeratutako (infernua).

Zerua amodioa egitea da

nahi duzunarekin nahi duzun moduan

zerua bizimodua eruteko era