XV garren mendean gertatu zela diote, kanpotik etorritako jauntxo bat E.H.an ekandu zen. Bere lehen agindua, indarraren bidez "bernadako eskubidea" ezartzea izan zen. Herriko nagusiak etsipenez hartu zuten berria, ez hain errez bikote gazteak. Hurrengo hilabetetan ezkontzarik ez ziren ospatu herrian, baina jauntxoren sakada aguantaezina bihurtu zen. Gazteak gau bildurgarri batean batu ziren ta bikote baten ezkontza jakinerazi zuten. Jauntxoren entzumenera heldu zenean albistea, bere goardia bidali zuen gaztelutik herrira. Eguzkiaren lehenengo dizdirekin jauntxoren begiak zabaldu ziren ta laisterki zutik ipini zen. 10 soldadu lepotik zintzilik agertu ziren, ta barrabilak ahoan. Herri guztietan jakin zuten ta errespetuaren lehenengo harria eraikiz bernadako eskubidea azkenik desagertu zen.