Ilargiari Lyrics

Album: Mugan

Abesti bat zor dizut

neure malkoak zure argiez sikatzen direlako

ipui eta kondairen ezinbesteko osagai

Euskal Herriko sorginen itzala

zugan isladatua ikusten dut alai

Emakumearen emankortasunaren jabe

olatu ta marien menperatzaile

erromantizismoaren sinboloa zara

poeta onenen musa

eta haurren loaren zaindaria

Hilketarik odoltsuenak eta

amodiozko ekintzarik bortitzenak

zure presentziaren eraginez

kausatuak direla diote

zu miresten zaituztenek

Gau garbi honetan

neure txikitasun honetatik

otsoek egiten duten lez

zu agurtzeko gogoaz

musu bat bidaltzen dizut pozez