Gogoz hasi zen bart gaua
gorriz hasi eta beltzez amaitu
poteo dotoreen modura
Goizeko hiruretan nire eskua neukan
zurearekin batera xirritan jolasean
Musu goxo bat hemen
fereka leuna han
zure hitzen musika
biraka nire inguruan
eta orain mendi tarteko zulo honetan
gaupasaren ostean kafea esku tartean
Gorputzean hotz ikara zorrotza ,zanetan
odolaren abiadura hotsa bihotzean
amorruaren bortxa, amorruaren bortxa
Zure irudia gogoan zure zaporea ahoan
usaina alkondararen golkoan
baina ametsen antzera alde egina zara
sorgin ikustezinekin batera
nire barnean utziz irrintzi triste garratza.