Egun argiz gertatu balitz bezala
gogoratzen dut gauez gertatu zen arren
Paris-go kaleetatik bueltaka nenbilen
hotz zegoen eta euria hasi zen
Bapatean oihu zorrotz bat
eta hilketaren lekura gerturatu nintzen
ta aurkitu nuen gauza bakarra
bi neska gazten sarraskia izan zen
Hilketak rue Morguen
norbait gendarmeei deika
hilketak rue Morguen
hiltzaileak ihesi doaz
Jendea nigana hurbiltzen ari da
azkenik norbaitek nire oihua entzun du
Ez dut ulertzen jendeak zergatik
begiratzen nauen nik ez dut ezer egin
baina odola omen daukat eskuetan
jendea niri oihukatzen ari bait da
ezin diet frantsesez hitzegin
lelo bat bezala korrika hasten naiz
Hilketak rue Morguen
norbait gendarmeei deika
Hilketak rue Morguen
aske nik behar dut izan
Legearen hatzaparretik ihesean
Frantzia nire bila ari da
muga pasatzeko modua lortu behar dut
hegoaldean Italiaruntz
Hilketak rue Morguen
gendarmeengandik ihesi
hilketak rue Morguen
azkar nabil ihesean
Azkenik ihes egitea lortu nuen
baina ezin dut gertatu zen guztia ahaztu
norbaitek begiratzen nauenean
laisterka hasten naiz itsu-itsuan
Itzalen artean mugitzen ari naiz
begiratzen nautenengandik ihesean
zihur nire bila egongo dira
hiltzailearen itxura eman bait nuen
Hilketak rue Morguen
gendarmeengandik ihesi
Hilketak rue Morguen
Ez naiz etxera itzuliko
Aspaldi da hau gertatu zela
eta dagoeneko asper asper eginda nago
hura gertatu izan zen lekura
berriro bueltatuko nintzake
norbaitek lagundu ahal banindu
zihur aski arazotik irtengo nintzen
baina medikuak esan zidana
hau lehenago ere eginda nuela
Hilketak rue Morguen
Ez naute inoiz topa(t)uko
hilketak rue Morguen
ez naiz etxera itzuliko