Golaren trola Lyrics

Album: Islada

Atentzioa desbideratzen

jendea manipulatu

langabezi gose ta gerra

lasai izkutatu ditu

Komunikabideek behin eta berriz

etxeetan jartzen dute

futbolaren epidemia honek

ez gaitu pakean uzten

Denen interesekoa dela diote

ni ez naiz inor

zuen kirol horrek ni aspertzen nau

Zer zabiltzaten bost axola niri

utzidazue lasai egoten

nahikoa ez ote den

zuen buruei galdeiozue

Diruarekin jolasean

kirola dela ere diote

aberatsena izan da garaile

gizarte hontako legea ote?