Egon badaude Lyrics

Album: Islada

Ezkerala bagerala

mila ta bosteun hemen garela

Mari triste dago ama lurra bortxatua delako

ta Marik deialdia eginen du

gauzak behingoz aldatuko direla agindu du

Berriro ikusiko gaituzte

berriro bildurtuko ditugula

berriro gure lurraren jabe

egingo garela zihur egon daitezela

Ama lurra defendatuko dugu

suan erreta bukatzeko beldurrik gabe

gure aurkako sua itzaliko

gure barneko suak bizituko

Oraindik ezkutuan daude

baso ilunean, mendi gailurrean

ta baita katu beltzen itxuran

Baina E:H-ko sorginak ez daude lo

iraultzarako akelarrea prestatzen daude

sugeak, zapoak ta piztiak errez

iraultzarako akelarrea prest daukate

Zugarramurdi, Urbasa, Aizkorri, ta Jaizkibelen

anbotoko Mariren agindupean

Itoiz, Lemoiz ta beste hainat lurralde

sorginek ez dituzte inoiz ahaztu

heldu da ordua sasi guztien gainetik

ta hodei guztien azpitik hegan egiteko

heldu da borrokarako ordua

heldu da ama lurra askatzeko eguna