Where Silence Speaks in Hushed Tones Lyrics


Eusk: Betiereko iluntasuna errege den lurraldean, izarren distira bera heltzen ez den hartan, isiltasunak berak tonu isilean hitz egin behar duen erreinuan, antzinaroko jaun zahar baten itzal bat altxatu da, jaun bakarti honek, gauaren babesean gauzatutako antzinako erritu baten bidez, ekaitzek gidatutako ezpatari dei egin eta jainko faltsuen aurkako gudarako prest dagoela adierazi du.

Jainko faltsuen aurkako gudan, ekaitzek gidatuko dute bere ezpata.(x2)

Aspaldi joanak dira bere gazteluaren egun ahaltsuak, baina harrizko horma hotz hauek denboraren aurkako guda behin eta berriz irabazi dute, eternitatearen madarikazioaren eskutik,

inork eta ezerk ez ditu inoiz gaztelu hontako hormak suntsituko, inork eta ezerk ez ditu inoiz gaztelu hontako ate beltzak zabalduko, inork eta ezerk ez ditu inoiz gaztelu hontako sekretuak ezagutuko, eta hobe horrela,

inork eta ezerk ez ditu inoiz gaztelu hontako hormak suntsituko, inork eta ezerk ez ditu inoiz gaztelu hontako ate beltzak zabalduko, inork eta ezerk ez ditu inoiz gaztelu hontako sekretuak ezagutuko,

Ugariak dira zerutik datozen malkoak, baina ugariagoa da etsaia. Ezer gutxi egin dezake jaun zahar honek arimen gudarostearen laguntzarik gabe,

… baina bakardadeak badauka lurrin eder bat.

Lord Bakartiak, antzinako moduen semeak, epikaren semeak, Lord Orotsen semeak, ziega-soinuaren etsaiak suntsitu eta betiereko ahanzturara kondenatuko ditu …

Ziegako sekretuen zaindari, soinu hauen usainaz mozkorturik, antzinako jaunen betiereko zerbitzari, Lord Bakartia naiz ni (x2)