Adar hotsak entzuten dira
Arimen Gudarostea hemen da
ziklo berria hasi baino lehen
odolez buztiko da dena berriro.
iluntasun oro irensten duen indarrak
bere piztiak askatu ditu
Orots jaunaren gidaritzapean
Garaipena lortuko dugu.
Beste behin hasiko da.
hamar mila urteko negu beltza
arima guzti hauen erregeak
dena menderatu dezan.
aizkora ta ezpata odolduak
hegodun zaldi beltzak
milaka arimen pauso arina
jaun ilunaren handitasuna.
Aske goaz hegan
Lokarri fisiko gabe
Magia egia den lurraldean
Lord Orots Jaun da jabe.