Odola sutan Lyrics


Norberaren sua bihotzeko hotztasuna

betebeharraren zentzua

legea potroartetik igaro ta oihu egin

zein da aukerarik sutsuena?

Zergaitik bai da gure arteko hondasuna

batzuen nahigabeen aringarria

lehertzean zaizkidan hitzak

opa dizkizut ene irrian

Nire patuaren jabe izan nahi dut

etorkizuna oinarrietatik sortuz

Nor dago guzti honen aurka?

Nork ikusten du ekaitza barealdian

ez nago horren jokuan

gaztea izan arren badut garuna

Nire patuaren jabe izan nahi dut

etorkizuna oinarrietatik sortuz

So egin barnerantz askatu ekien inarrak

argi itzalezina zure alboan sortu ezazu

eta segi aurrerantz

Haritz erori orok egur

ez dau gure ariman ez baita ilundu

bihotzeko hoztasunean

epeltasuna lortzen odola sutan

Nire patuaren jabe izan nahi dut

etorkizuna oinarrietatik sortuz

legea apurtuz

So egin barnerantz askatu ekien inarrak

argi itzalezina zure alboan sortu ezazu

eta segi aurrerantz