Maitasunaren indarkeria Lyrics


Begien dirdira

izarretan utzita

daroala irria

beltz kolorez jantzia

zama anitz astuna

urrezko eraztuna

zaiola oroitzen

lehen zena maitasuna

eta etxean bakardadean

iluntasuna piztu da

eta laztanak

zaizkio margotzen azalan

Maitanek maitatzen

bihotza apurtu arren

herio maitemintzen

da izango amaiera arte

eta kalean bakardadean

iluntasuna piztu da

eta muxuak

haginkadak dira ezpainetan

lurrean estalita lotan balego bezala

saminaren oihuz inguratua

katearen zati bat bere dirdiraren bila

berandu eskatzen den justiziaren zain

Maitaneren arima

koldarkeriaren biktima

berandu eskatzen duzun justizia