Begiez betea da ortzea gauetan alai Ahotsak ordea izkutuan dira beti ernai Noiz jalgiko zain Hiztunetan blai Ilargiaren bidea ez da batere arteza Ahoan erabilera ere ez da errazena Une oroan Etorkizunean Jaldi hadi guregan Gure sena honekin izan dagian Euskara indarra Gure erraietan errotua dagoana eletan Ohitura, kemena Nortasuna azaltzen dabena Ez etsi, erabili Asaben nahia eta ez daiten gal Mendeetan zehar Euskal Herrian Jaldi hadi guregan Gure sena honekin izan dagian Euskara indarra Gure erraietan errotua dagoana Auzo bat, mundua Berezko adreiluaz eraikia dena Arindu dezagun su ezberdinen egur eta ke ilun garra