Infinitum Est Lyrics


Azken portua heldu naiz ta inor ez dago zain kai zaharrean

atzean geratu dira ilunabarreko ilusioak

munduan beste asko lez, itsutu egin nahi naute.

Poeman nengoenean murgildurik somatu ahal nuen bidea eta bidezikor horretan,

bizitza dena aurkitzen zintudan ilusio ispiluek, ixildu egin nahi arren.

Ezer ez da bide amaigabean, paradisu infernuan

askatasuna katez lotua errautsa baino ez da.

Aurkitu zaitzaket itsasganduan itsasgorenak bultzatu

ibiezina den azken icebergean ilusio bera izango zinan

hamaika urte igaro arren jardungo dut izozten sua

eta gauero ixiltasunean jardungo dut sinesten zurengan.

Ezer ez da bide amaigabean, paradisu infernuan

Askatasuna katez lotua errautsa baino ez da.