Idazkien ametsak Lyrics


Baztar batean orduak alez ale burutapenen ugartean

Robinsonen bare bakarrik gogoa ameslari

airean hamaikatxo itaun ikaro hegalari.

Zentzua, hondarretan galdurik bidea aurkitzeko irrikan

porturatu zidan ontzi guztiak kaian herdoilak hartuak, kaian...

Egunsentian suspertuz  argi jaio berria

gogoetaren mendira abian naz kinka larrian

iluntzean argitzalak nagusi

barneko gogoa dot herri honen bueltan bildurik.

Nor al da egiaren jabe? Nork botako lehen harria?

soka honi teink eginez geroztik, ez al da apurtuko haria?

Idazkien ametsak gaur nire gogoetak

haizearen jostailu dira alde batetik bestera

uretan buztiak dira desegin

eta sugarrak hartuta errauts hutsak soilik arima da bizi.

Biziminez gagoz noraezean bidegurutze honen aurrean

lotuko ahal gaitu, ba, galtzearen bildurrak, utopiaranzko bidean?