Beti izan nahi dut kresala nire barren hitzak jalgi itxasoak olatuak legez, orbaindu zauriak gatzak mindu arren ahotsean baitugu berdintasuna berez. Oskorria nagusi badugu be kea dario gartsu suari ta funts gabe itsu anker aten begirada ez da nondik norakoak bizipen gabe onartzea Bizi ala hil berdin da egunan zehar gaua dute erail zain, ihes egin ez axola zinez egia ez badakarkit. Norberaren sena dabil han hemenka haizeak hautsa bortizki astindu bezala. Zuzentasunaren bidea hau bada Hel bekit ordain guztiaren zama horregatik Ez nahi ilargi bat ixilik, elurra urdu barik, eguzki bat bizirik, euria buzti nahirik, Ezta ipat izarra hegoalderantz Nahiz ta lurpean izan, dirdirak jarrai dezan, nonahi ta ez gauean bakarrik. Norantz jakin ezinik ezein gure urraturik neure izanagatik Iritzi hainbat badira noraezean nahiz ta bahiturik izan jaio bizi daitezan