Bidea Zuregana Lyrics


Milioi bat minutu pasa egin dira milaka orrien aurrean,

samina lerro ta hitz bakoitzean esperantzaz jantzia.

Sentimenduak ezun barneratu malko izkutuak hizkietan, urteal zimeldu egiten dira ama baten negarrean.

Euriak dakarkigu, zure ahotsa haizean doakizu gure arnasa.

Itzaletan datoz argi izpiak aita baten kemenean.

Loratzen askatasunik gabe

sentitzen dago urruntasunean

gutunak hiltzen burkoaren azpian

bidea zuregana.

Eta ez dut ulertzen bizitza izan arren.

Eta ez dut barkatzen justua? injustua? Zeinek esanen?

Eta ez dut jasaten, bizitza izan arren.

Bueltaka, milaka bihotza patuaren arima askatzera doaz.

Miloi bat minutu pasa egin ziran malko iskutuak hizkietan

Urteak zimeldu egiten ziran senideen negarrean.

Loratzen askatasunik gabe

sentitzen dago urruntasunean

gutunak hiltzen burkoaren azpian

bidea zuregana Euskal Herria.