Arimaerratu Lyrics


ZURE KEMENA

Argiak gorde diranean kriseilutan

ilunak kaleen luzea balztutean

zaratotsak apaldu egin dira

baztar guztietan

hiria lotaldi ixilean murgiltzean,otoitzean..

Hona inguratu zara nirekin amestera

Txikitan ardura barik bizi nintzala

orduak luze igaro ziran egunetan

bai kezkarik gabeko garaiak

iragan ziranak

nire baitan ernetu da hazia

hauxe da haurmina.

Hemen barriro zaukadaz

zure oroitzapena

aurrera egiteko beharrezko dodan kemena

Bizitza honen arnasa

bilakatu zan zure azken hatsa

Nire urratsa neketsua danean

sentitzen dot zure arrastoa

hemen nagizun animatu

makalaldian dana ilunduta orain ikustean

gogoan zaitut,ez zagoz baina bai zure arnasa,bai...

Nire ibilbidean bakarrik noanean

suspertu egingo nauzu haurtzaroan bezala

aurrera beti eginez oztopoak gora behera

zure hizpide lasaia dot orain akorduan

Hemen barriro zaukadaz

zure oroitzapena

aurrera egiteko beharrezko dot......zure kemena.

( Nire Aitari,alkarregaz egin genduan guztiagatik

eta ezinean gelditu jakunagatik.Uneoro dot zure

kemena nire baitan )

1999 ko Otsailan