Komunikazio aroan di-da hamar segundutan informazino guztiak doguz gure eskuetan alabaina, hamaika ume ez dira hazten eskolan lar arin zahartzen dira gau eta egun landalan, zernahi! Transgenikoen garaian uztak dira oparoak sobratzen jakunak sarri sakarrontzira doa bien bitartean, milioika goxez akitzen dira hareen oihua ez da entzuna hilen ganean hilak. Ez nahik/n inork nahasiko argilunetan dagoan guztia abestuko jo(n)at gauzak ez dozak/donak dirudiena argiaz bestaldean ilunena. Kultura anitzen munduan herrialde aski zabala hamaika hizkuntza eta aburu noz eskutik helduta? Gaur egun ideologiak bide okerrean abia pentsamenduetan bakarra hari guztien haria. Ez nahik/n inork nahasiko argilunetan dagoan guztia abestuko jo(n)at gauzak ez dozak/donak dirudiena argiaz bestaldean ilunena. Argitara emon argilunetan dagoan guztia abestuko jo(n)at gauzak ez dozak/donaz dirudiena argiaz bestalde ilunena.