Beti dut gura izan
sentitu nahiak berotasunean
luzaz zure kresala
malkoak bezala nere begietan
izan zure negar
odola zainetan
nomada bat zure barnean
izarra bihotzan
muxutan dirdira
argia amatatu arte
itsua lez joan bizitzan
izotza urtu zure ariman
ito ur artean
eta betirako mamitua izan zugan
izan zure negar
malko bat masailan
begietan jaio hil ezpainetan
esnatu hire gauan
laztandu hire ametsak
argia amatatu arte
ameztu azala ikutu gabe
zintudala laztantzen
goizero, gauero, benetan
herio eroan arte
argia amatatu arte