Amets merkatua Lyrics


Izar gazte batek

ilargiaren pare

gaua erosi nahi du

egun bihurtu arte

Bai, baina iluntzean

gaua nagusi da,

dir dir baten truke

izarra salgai du jartzen.

Han, amets merkatuan

asmo guztiak

irakiten dauz eskuetan,

erosi nahi dut ilusioa,

sentimena mantendu,

gazteee!!!

Lore gazte batek

elurraren barne

haizea erosi nahi du

lorautsa hedatu arte.

Bai, baina urtzean

nagusi da arana,

usainaren truke

lorea salgai du jartzen.

Han, amets merkatuan

asmo guztiak

irakiten dauz eskuetan.

Erosi nahi dut ilusioa,

sentimena mantendu.

Lortu izarraren

ta lorearen kemen,

eguna heldu ta

elurra urtu baino lehen

Inoiz ez ahaztu

nondik natorren,

nazela sortu

askatasunean eta ez inoren menpe.

Lortu izarraren

ta lorearen kemen,

eguna heldu ta

elurra urtu baino lehen.

Inoiz ez ahaztu

nondik natorren,

nazela sortu

askatasunean eta ez inoren menpe.

Han, amets merkatuan

asmo guztiak

irakiten dauz eskuetan.

Erosi nahi dut ilusioa,

sentimena mantendu.

Han, amets merkatuan

asmo guztiak

irakiten dauz eskuetan.

Erosi nahi dut ilusioa,

sentimena mantendu.

Gazte, gazte, gazte, gazteee!