Zhenon basotik haratago Lyrics


Iritsi da neguaren gordina, Zhenon basotik haratago

Eguzki izoztuaren keinuak nabari dira.

Haize izoztuaren intziria aditzen da gauaren beltzean.

Hondamendiaren ahanzturan eroritako nire tronuan nago.

Zain dut aizkora azken gudarako, odolaren usaina badator gugana …

Arbasoen irrintziak aditzen dira,

Haize izoztuaren etsipen eta iluntasunaren aiena.

Kaosa eta odola nagusi mendi-tontor zurietan.

Nirea izango da garaipena …

Aintzinako gudarien arimen oroimenean.

Hezurdurez osatutako nire tronutik dakusat garaipena.

Azkena eta behin betirako izango den iluntasunaren aroa iritsiko da.