Kateek loturik... Lyrics


Gorrotoa aurpegi zurian kateak ditut ariman

Etsipenaren kateak, bizitzaren samarenak

Gogoaren baitan gorrotoz josiak, kateek loturik naukate iluntasunera.

Beltzitu dizkidate begiak, makurtu ezpainak, estutu didate bihotza.

Herdoildu zaizkit hezurrak lurrundu bizitzeko nahiak

Kateek loturik naukate iluntasunera.

Gauaren hotzak saminduraz betetzen du nire arima,

Herioren etxean hartuko dut babesa.

Gaua da nire aberri bakarra.

Ni hilko naiz eta belea etorriko da, ustelduko dira gorpu eta hezurrak,

Baina kateek lotuko dute nire arima iluntasunera.

Gaua da nire aberri bakarra.