Behelaniozko garaia
Malkedanth mendien aitzinean.
Guda, odol eta saminez mintzo dira
Zuhaitzen marmarrak.
Arerioaren altzairu hotsak
Sorginduriko eroritako gerlarien kondairak.
Hondamendian bustirik egon arren
Mendi malkarrak ez daude isilean.
Gerlarien marmarra da.
Guda lekuaren oihartzun galduak,
Neguaren etorreraren aiduru.
Heriotzaren usainean iltzaturiko buru hezurrak.
Belearen deiak arima galduak
Erakarri ditu odolezko gailurretara.
Zerura begira daude bizitako azken gudua gogoan.
Erori aurreko azken hatsa,
Ezintasunaren oroimenean.