Gaizkiaren hats iluna Lyrics
Haize izoztuaren marmarra iluntasunean,
Gaizkiaren hats iluna,
Badator poliki elur ekaitz iraunkorra …
Odolezko gerizpe ilunez estali dira gailurrak
Promestutako lurralde sakratuan barreiatuz.
Basoaren bihotzaren barrenean
Ahazturiko harrespilen alboan,
Arima hilezkorren gudarostean
Borrokatuko naiz gaizkiaren oldarraldian.
Gerizpe, gorroto eta iluntasunean
Murgilduko den aroa iristear da …
Sakratutzat lekurik izango ez duen atea.
Ilargiaren argi izoztuaren aurrean
Gudarien arimek
Distira egingo duten dimentsioa