“Ek Chaeos, th’ Erebos, te Melaina, te Mix egeneto” Itzalpeko Jaunak bidalitako irudi abailduak amildegi ilunean Gizagaixoen argi iheskorra hautsiz gorrotoa hedatzera aginduak. Bekaizkeriaren amildegia, tristura eta utzikeriarena … Bere barnean Jaun beltzaren odola, Zuloaren baitan isladatuz bihotza izoztuko diena. Barrunbe Beltza … Sufrikario jasangaitza negu gorriaren gordinean Etsipena ta agonia jasango dute amildegian erortzen direnek Eta ustelkeriaren hilobian lurperatuak izango dira betikotasunean.