Euli arten Lyrics


lurra ari da sutan

eguzkia bezala

euli artean

umeek jaten ahal dutena

bide bastarrak

gorputzez beteta

ezin zuena

indarrak zituen zeharo galduta

lore beltzez beteta

dituzte bere zelai haundiak

esperantzarik gabe

ezin da

herri oso bat mantendu

txalupa zahar bat

zeharo ustelduta

eguzki haundira

ez du lortuko inoiz heltzea

gozearen menpe

mina da jabe

larrua lehorra

ez du jaso zeruaren negarra

lore beltzez beteta

dituzte bere zelai haundiak

esperantzarik gabe

ezin da

herri oso bat mantendu

ura edo urrea

zer da benetan

behar dutena

behar dutena

hilzoritik irtetzeko herria

basamortuak

ez du barkatzen

erortzen dena

ez du lortuko inoiz jaikitzea

lore beltzez beteta

dituzte bere zelai haundiak

esperantzarik gabe

ezin da

herri oso bat mantendu